Atzoko egunean, abenduak 5 larunbata, Iruñeko Gazte Mugimendu eta Mugimendu politikoetako kolektibo ezberdiñok, hutsik zegoen etxebizitza bat okupatu genuen Kompañia kalean, egungo eredu sozioekonomikoari alternatibak bilatzeko eta partehartzean, elkartasunean eta auzolanean oinarritutako erlazioak gauzatzeko espazio autogestionatu bat eraikitzeko asmoz.
Azken urteotan jasandako eraso sistematiko eta eskubide urraketa konstanteei aurre egiteko asmoz okupatzea erabaki dugu, intsumisioa eta desobedientzia oinarri izan da. Hala ere etxearen jabetzarekin harremanetan jartzea izan da hasieratik hartutako gure jarrera, motiboak azaldu eta akordio bat lortzeko ideiaz.
Momentuan, administrazioarekin elkarrizketatzen gabiltza, akordio batera heltzeko itxaropenarekin. Honen ildoan ez dugu uste inondik inora, udaletxea gatazka honetan ardura zuzena daukanik.
Hau guztiagatik Gaztetxeko Asanbladak, Herri Mugimenduari deialdia luzatu nahi dio gure ondorengo aldarrikapenak babestu ditzan:
-
Nafar Gobernuari eskakizun hau egitea: Elkarrizketekin ari garen bitartean inungo desalojorik ez gauzatzea,
-
Etxebizitza hau kudeatzen duen departamentuari bere ardurak bere gain hartu ditzan eskatzea: gure proiektua kontutan izanda eta udaletxeari ardura pasa gabe.
-
Toki hau erabaki izanaren arrazoia, gure beharrak asetuko dituen antzeko espazio publikorik ez dagoela azpimarratzea da. Beraz, Nafar Gobernuaren ardura dela gatazka honi irteera positibo bat ematea.
Bukatzeko, proiektu hau aurrera eramatea posible egin duten kolektibo eta pertsona guztiei eta ekimen honi babesa eskeini dioten bizilagun guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu.
Eragile, antolakunde edo talde kultural edo musikal bat bazala, bidali diezaiguzu korreo bat berpizten@riseup.net-era. Norbanako bezala sinatu nahi baduzu hemen egin dezakezu
Lortuko dugu!!